
Peru eta otsoa
proiektu pedagogikoa
Ipuin honek kutsu modernoago bat hartzen du Peruk saxofoia topatzen duen unean.
Gure pertsonaia nagusia basoan sartzen den heinean, pertsonaia berriak, eta beraz, tinbre berriak agertuko dira bere bidean. Soinu aberastasuna da saxofoiaren kolore epelen eta pianoaren tinbre majikoaren batasunaren emaitza.
“Peru eta Otsoaren” ipuina Sergueï Prokofev konpositore errusiarrari egindako enkargua da, haurrak musika klasikoaren mundura hurbiltzeko helburuarekin, eta batez ere orkestra osatzen duren instrumentu ezberdinen tinbreak ezagutzeko.
Istorioa ipuin-kontalari batek azaltzen du orkestraren laguntzarekin; hauxe istorioaren hariarekin nahasten da pertsonaia ezberdinak biziarazten. Pertsonaia bakoitza
orkestrako instrumentu batek irudikatzen du.
Birjiñe Albirak eta Ensemble Rayuela-k ipuinaren bertsio berritzaile bat eskaintzen dute: istorio bera da, baina saxofoi familiaren tinbre anitzak eta pianoaren soinua berastasuna dira pertsonaiak irudikatzeko arduradunak. Horrela, “Peru eta otsoa”-ren ipuina haurrei saxofoiaren familia eta bere posibilitateak aurkezteko modu ezinhobea bihurtzen da.