top of page

Ensemble Rayuela Pariseko goi mailako musika eta dantza kontserbatorioan jaiotzen da, lau saxofoilari eta pianojole baten laguntasunaren ondorioz. Beraien jatorri ezberdinei esker (Espainia, Euskal Herria, Japonia eta Italia), talde honetako partaideek beraien proiektu musikala elikatzen dute kultura aberastasun handi batez eta hau beste artista ezberdinekin partekatzen dute maiz.


Taldeak ganbera-musika masterra lortzen du kalifikaziorik altuenekin Pariseko kontserbatorioan David Walter-en klasean.
 

Ensemble Rayuelak nazioarteko areto garranztitsuen-etarikoetan jo du, esate baterako Pariseko Salle Cortot edo Philharmonie-n, baita “Automne musical grand Châtellerault” musika jaialdian, “Festival Européen Jeunes Talents” jaialdian eta Zagreb-eko XVIII. nazioarteko Saxofoi Kongresuan. Leopold Bellan lahiaketaren 91. edizioko lehiaketan 1. saria eta epaimahaiaren saria lortu dute.

“Tableaux”, edo euskaraz “margolanak”, Ensemble Rayuelaren lehendabiziko lan discografiokoa 2020. urtean plazaratuko da Dux disketxe poloniarraren izenpean. Kontzertu proposamena: musika klasikoa, garaikidea, gure lurraldeko konpositoreek (Koldo Pastor, Helga Arias, Jesús Guridi edo Maurice Ravel adibidez) idatzitako lanek osatutako programa, Beethoven-i omenaldia, umeentzako kontzertu didaktikoak, emakumeari omenaldia eta noski, gure lehendabiziko diskaren aurkezpena, Oinat Oloriz artista plastikoarekin elkarlanean…

Henri Selmer París, D'Addario eta JLV Sound markak Ensemble Rayuelaren babesleak dira. Taldeak Société Générale Mécénat Musical, Sacem-Proarti eta Collège Contemporain erakundeen laguntza ere jasotzen du.

bottom of page